XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK. BIZTANLERIA IHARDUERAREKIKO ERLAZIOAN

Biztanleriaren iharduera bere zabalera guztian besarkatzen du BIAak, iharduera laboral edo ekonomikoari esanahi berezi bat ematea erabakitzeko eragozpenik gabe.

Horregatixe jarraian eskaintzen dugun bezala, biztanleriaren banaketa iharduerarekiko erlazioan, halaxe agertzen da hierarkizatua, non pertsona bakoitza bere gaur egungo egoerarekin ados dauden egoeretako lehenean sailkatzen bait da.

Esate baterako, ikasketak egiten ari den eta gainera iharduera laboral normal bat duen pertsona, biztanleria iharduera laboraldun okupatu doia errubrikapean kokatuko da, eta ez iharduera ez-laboraletan okupatua bezala, nahiz eta titulu hau ere badagokion bere gaur egungo egoerari.

Biztanleria ihardueraduna

Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko iharduerak egiten dituen biztanleria, etxeko lanak egitera dedikatzen dena, ikasketak egiten ari dena eta soldadutzan dagoena barnehartzen ditu.

Bi taldetan banatuko dira:
- Biztanleria iharduera laboralduna
- Biztanleria iharduera ez-laboralduna

Biztanleria iharduera laboralduna

Lan egiten duten pertsonei dagokie.

Lana kontzeptuak adierazten du, ordainsari edo mozkinaren truke egindako iharduera oro, hau da, enplegatzaile / enplegatu erlazioaren testuinguruan ordaindutako lan oro edo lan independente oro.

Gerta daiteke, orobat, ordaindu gabeko, hots, dohainik egindako lan familiar bat izatea, berarekin bizi den pertsonaren granja, enpresa edo despatxu profesionalaren ustiapenean era zuzen batean laguntzen baldin bada.

Biztanleria iharduera laboraldunaren sailkapena, funtsean, bere lana egitera astean dedikatzen dituen orduen funtzioan egiten da.

- Gainokupatua: enplegu jarraitu bat izanik inkestaren erreferentziako astean 45 ordu edo gehiago lan egin duten pertsonak.